No 1
No 2
No 3
![]() ![]()
Araziko hezitzaileek eta natur-zientzietan eta kultur-ondarean adituek unitate didaktikoak, eskolako agenda 21 eta bestelako hezkuntza jarduerak sortu eta praktikan jartzen dituzte.
Unitate didaktikoak:Unitate didaktikoak garatzeko garaian ondorengo informazioa izaten da kontutan: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari zuzendua dagoen argitu ondoren, hartzailearen araberako baliabide egokienak sortuko dira, bakoitzaren eskaera eta ezaugarriak kontuan hartuz. Unitate didaktikoa formato birtual zein fisikoan garatzeko aukera eskainiko da, eta material guztia euskaraz eta gaztelaniaz aurkeztuko dira. Edukiak lantzeko orduan dokumentazio lan zehatza burutuko da, ikasleen adinaren araberako gidoi egokituak sortuz. Modu berean, eskainitako material guztietan irudi alai, koloretsu eta erakargarriak txertatuko dira, adin txikiko hartzaileen kasuan marrazkiak lehenetsiz eta gaztetxoen kasuan, kalitate handiko argazkiak. Ordenagailuen erabilgarritasunak jarduera aurrera eramateko muga izan ez dadin, ohiko euskarrietan (papera, kartoia) burutu daitezkeen ariketa eta jolasak sortuko dira.
Eskolako Agenda21:Eskolako Agenda 21a Gobernu Kontseiluak 2002ko ekainaren 4an onartu zituen Garapen jasangarriaren EAEko Ingurumen Estrategian (2002-2020) kokatutako ekimena da. Estrategiak gai honen inguruan honako konpromisoa hartzen du: 2012 urterako ikastetxeen %100ean Eskolako Agenda 21a ezartzea. Eskolako Agenda21 programaren helburua ingurumenaren aldeko kontzientziazioa eragitea da, ikasleei protagonismoa emanez eta hezkuntza komunitatearen lankidetza sustatuz. ARAZI-k dagoeneko mugikortasuna, bioaniztasuna, kontsumo arduratsua, zarata, ura eta energiaren inguruko programak garatu ditu eta urtetik urtera hainbat herrirekin jarraitzen du Eskolako Agenda21-aren ekimenak martxan jartzen.
Bestelako hezkuntza ekimenak:Udalerri ugari ingurumenarekin lotutako heziketa-proiektu ezberdinetan murgilduta daude, adin guztietako ikasleek baliabideen kontsumo arduratsua eta ingurumenaren gaineko inpaktua murrizteko garrantzia bereganatu dezaten. Hori dela eta goian aipatu ez diren ekimen berriak ere sortu eta prestatzen ditu ARAZI-k. Esate baterako: mugikortasun astea, internet bidezko lehiaketa interaktiboak, edo gabonetako apaingarriak.. baliabideen xahuketa eta energiaren gehiegizko kontsumoaren adierazgarri dira.
|


